XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1911ko erroldaren arabera, biztanleen %18k besterik ez zuten irlanderaz mintzatzen, eta gainera estatuko mendebaldeko lurralde urrunetan bizi ziren gehienak

(...) Irlandan, baina indarra galtzen joan zen, eta azken erroldetako datuak beherakada horren adierazpen ziren (Fitzgerald 1984).

Hala eta guztiz ere, zoritxarreko egoera diakroniko eta sinkroniko horrek ez zuen gogorik gabe utzi iraultza ondorengo gobernua, eta 20ko hamarkadan hiru oinarriko estrategia zabal berri bat sortu zen, gaur egungo hizkuntz politikaren marko gisa irauten duena, hain zuzen.

Estrategia horren lehen oinarria irlandera bizirik zegoen lekuetan garatu zen, hizkuntzak bizirik iraun zezan.

Leku horiek (Gaeltacht izena hartu zutenak) estatuko lekurik txiroenen eta urrutienen artean zeudenez, estrategiaren oinarri horrek laster hartu zuen itxura ekonomikoa, eta lurraldeko garapen ekonomikoaren programa bihurtu zen.

Dokumentu ofizialetako Gaeltacht politika deitzen zenaren barnean garapen esparru ugari zeuden: industriala, nekazaritzazkoa, etxebizitzena eta osasunezkoa.

Administrazio mailan ere ahalegin handiak egin ziren ahal zen neurrian estatuaren zerbitzuak irlandarren bidez bideratzearren Gaeltacht-etan.

Hasieran, politika horien burutzapena estatuko agentzia handien eskuetan utzi zen, baina 1956an gobernuko departamentu berri bat eratu zen, eta gero, garapen agentzia berezi bat ezarri zen (gai honi buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus Commins, Int'l. J. Soc. Lang. 70, 1988).

Politika horiek non aplikatu erabakitzeko hizkuntz irizpideak erabiltzen ziren 1926an, baina 1956an joera hori zeharo aldatu zen, eta irlanderaz mintzatzen ziren lurraldetzat hartzen ziren lekuak asko murriztu ziren politikaren helburuei dagokienez.

Bigarren oinarria irlandera nagusi ez zen lurraldeetan garatu zen.

Gai horri dagokionez, 1926an irlanderaz mintzo zirenen lurraldeetan estatuko biztanleen %16 besterik ez zen bizi.

Beste lurralde guztietan, beraz, hizkuntz politika eta arazoak bestelakoak ziren.

Hor, helburua Berpizkundea zen, zeren irlanderaz mintzo zirenak gutxiengo txiki eta sakabanatu bat besterik ez ziren, eta ingeles hiztunen gehiengo batez inguraturik zeuden.

Beraz, estatuak hezkuntz sistemara jo zuen irlanderaz mintzo zirenen kopurua handitzeko asmoz.

Bigarren Hezkuntza edo ertainetan oso ikasle gutxi zeudenez, hezkuntza politikaren ia pisu guztia Oinarrizko edo Lehen Hezkuntzaren esku egon da azken hamarkadak arte.

Irlandera ikastea derrigorrezko bihurtu zen hezkuntz prozesu osoan zehar, baina azken helburua urrutiago zegoen: ikaskuntza-programa guztiak irlanderaz burutzea.

Helburu hori ezin zen berehala bete, zeren lanean ari ziren ikasleen %9a besterik ez baitzegoen prestatuta irlanderaz irakasteko.

Horren ondorioz, eskoletako irakaskuntza-politikak programa ugari sortarazi zituen: